XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Hizkuntz mailaketari dagokionez era zirkular bat erabili dugula adierazi behar dugu.

Edukinen mailaketari heldu badiogu ere beti atzera jotzen ahalegindu gara.

Honela ezagunetik ezezagunera eta ezezagunetik ezagunera eten gabe aritu gara.

Aurreko urteetan landutako aditza, deklinabide eta sintasi erak berriz lantzen ditugu.

Horrela hizkuntz elementu hauek zirkularki lantzean gauza berdinak kontestu eta balore komunikatzaile desberdinetan ukitzen ditugu.

Hizkuntz mailaketa honetan sistematikoki landu ez diren zenbait elementu hizkuntz kolokiala lantzean erabili dugu.

Elkarrizketak, esaera eginak, hizkuntz funtzioak programakuntzan zehar ageri dira.

Beraz hizkuntzaren alderdi zientifikoari adina balore eskaini nahi izan diogu bizitzarako eta komunikaziorako baliagarri den hizkuntzari.

Hau da hizkuntzaren funtzionaltasuna kontuan izan dugu.

Egiturak lantzean kontrasteez baliatu gara baiezkoak eta ezezkoak, galderak eta erantzunak, aditzetan pertsonen eta numeroen erabilera kontrajarriak begien bistan izanik.

- Literatur arloari dagokionez ipuinak, olerkiak, dramatizazioak hizkuntzaren irakaskuntzarako egin den mailaketari nahiko lotuak aurkituko dituzue.

Halere agertzen diren zenbait ipuin Euskal Herriko tradiozioan topatzen direnak izango dira baina moldaturik ematen direlarik.

Literaturako zenbait elementu sistematikoki lantzen erdiko zikloko hirugarren mailan hasi gara.

Adibidez bertso errazak lantzen hasi gara maila honetan.

GLOBALIZAZIOA ETA EUSKARAREN TRATAMENDUA.

Jakina denez erdiko zikloa hiru mailetan ataldurik dago.

Esku artean duzun euskararen programakuntzan Erdiko zikloko lehen eta bigarren maila globalizazio baten ikuspegitik taxutuak daude eta hirugarren maila euskara beraren ikuspegitik moldatua dago.

Lehenengo eta bigarren mailako euskararen irakaskuntza gai batzuren inguruan eratu da.

Gai hauek esperientzia sailari erabat loturik daude.

Esperientzietako gai hauek interesgune bezala taxutzen dira.

Haurraren ingurunean dagoen errealitateari lotua eskaintzen da euskara.

Ingurune hori behaketa zuzenez, oroimenez eta dokumendu (liburu, filmina, pelikulak...) bidez bereganatzen du.

Euskararen irakaskuntza bizia eta emankorra izan dadin haurraren ekintza ezinbestekoa da.

Ekintza hori inguruko errealitateari lotua dago: behaketa zuzena (ikusi, ukitu, neurtu, entzun, zenbatu eta abar), erreflexioa (behaketako objetua bere esperientziarekin gonbaratu, galderak sortu, sailkapenak egin, interpretazio sinbolikoak burutu... eta adierazpide desberdinak (Mintzamena, irakurketa, eraiketa, marrazkia...).

Programaturiko globalizazio honen mugak begien bistan daude.

Ezpairik gabe hobeagotu daitekeen zerbait da.

Haurraren esperientzia gaietan bildurik egin den gaien arteko lotura honek alde batetik gai danak ez ditu jasotzen eta bestetik lotura eta elkartze era horiek hobeagotu daitezke.

Goiko zikloan haurra sistematizazio bidetik abiatzen da.

Ziklo hontan haurraren adimenak abstrakzio ahalmen bat lortu du.